Racing Tolosto mailaz igoko da, eta Mendibeltzek aukerak ditu

Joseba Derteano 2017ko mar. 30a, 13:23

Areto-futboleko Bigarren Erregionala albiste ezin hobeak uzten ari da aurtengo denboraldian. Asteburu honetan, ligako azken jardunaldian, Durangoko Racing Tolostok taldeak igoera lortuko du Gu Lagunak taldearen kontrako derbian.

Hiru puntuko aldea ateratzen dio Durangoko Mendibeltzi, baina aldeko eta kontrako golen artean alde handia dago (+20) Tolostoren alde. Bost urteko ibilbidean lehenengo igoera izango dute. “Inondik inora pentsatzen ez genuen igoera da”, dio Iñigo Gil taldeko presidenteak.

Mendibeltzek igoerako promozioa segurtatu zuen joan zen asteburuan, Galdakaon. Aurkari zuzenaren kontra berebiziko bigarren zatia jokatu zuten. Aldageletatik bueltan, kontrako markagailua (2-0) irauli egin zuten (2-3), Durangotik Galdakaora joan ziren 40 zaleen gozamenerako. Apirilaren 30ean jokatuko du promozio patidua kanpoan, Leioa edo Meatzariren aurka.

Abadiñoko Txopoak aspaldi lortu zuen igoera. Liga partidurik galdu barik amaitzeko helburua ere eskura dute asteburuan, azken sailkatuaren kontra jokatuko dute eta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!