Joan zen astean 300 bat lagun batu baziren, oraingoan gehiago izan dira zonifikazio eta tarifa berrien aurka agertu direnak. 'Igoerarik ez' lemapean egin dute mobilizazioa.
Eguenean Bizkaiko Garraio Partzuergoan batzarra eduki zuten udalek, eta han jasotako datuek erakusten dutenez, herri bietatik egiten diren tren bidaien %70 Durangorantz izaten dira. Partzuergokoek emandako esperantza bakarra, hile bi barru sortuko den Bizkaiko Mugikortasun Agintaritza Batzordean gaia lantzea da, herrialde mailan egingo duten azterketaren barruan. Baina, prozesu horrek urtebete iraungo luke gutxienez, eta udalek ez dute begi onez ikusi. Euren ustez, gainera, Berriz eta Zaldibarko kasuetan ez da azterketarik behar lehengo zonaldera mugitzeko beharra ikusteko.