Padelzaleak Durango klubak 200 kidetik gora ditu eta horietatik 150 bat urtarrilean hasi zen Bizkaiko liga txapelketan parte hartzen dabiltza. Gero eta familia handiagoa dira eta horrek liga lehiatzen ari diren taldeak gehitzeko aukera eman die. Iaz baino hiru talde gehiago dituzte, zazpi guztira. Gizonezko talde berri bi eta emakumezko beste bat batu dira aurten afizionatu mailako txapelketara.
Joan zen zapatuan klubaren aurtengo aurkezpena egin zuten Zornotzako Padeland azpiegituretan. Klubeko kideen arteko hartuemanak sendotzea izan zen helburu nagusia. “Asko gara eta denok ez dugu elkar ezagutzen. Aurkezpena hartuemanak sustatzeko erabili genuen”, adierazi du klubeko presidente Oier Urigoitiak. Hainbat partidu jokatu zituzten eta luntx batekin amaitu zuten ekitaldia.
Apirilaren 1ean Geu Be elkartekoekin
Datorren asteko asteburuan padel saio berezi bat izango dute Geu Be elkarteko kideekin. Kluba ezagutzeko eta jokalarien kontra partiduak jokatzeko aukera eskainiko diete Zamudioko azpiegituretan antolatuko duten ekimenean.