Busturialdeak 371.5 lortu ditu eta 371 Durangaldeak, eta beraz, Busturialdeko taldeak lortu du martxoaren 24an Zallan jokatuko den finalaurrekorako txartela. Durangaldeko seikotea osatu duten Ander Sarriugarte, Eider Gallastegi, Iruri Altzerreka, Xabier Barreña, Peru Astigarraga eta Gorka Pagonabarraga bertsolarientzat, aldiz, gaur amaitu da aurtengo txapelketako ibilbidea.
Datozen asteetan, beste hiru sailkapen proba eta bi finalaurreko jokatuko dituzte Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK txapelketaren finalistak erabakitzeko. Bilboko BBK aretoan jokatuko dute finala, martxoaren 31n.