June Arbeo hamar onenen artean geratu da Espainiako txapelketan eta Bidezabalek hiru domina irabazi ditu

Anboto 2017ko mar. 8a, 13:15
June Arbeo Valentzian (Argazkia; Facebook: Durangaldea Running)

Durangaldea Running-eko June Arbeo durangarrak bederatzigarren amaitu du 3.000 metrotan. Bidezabaleko Patricia Urquia, Mireia Guerra eta Leire Gorritxategik domina bana irabazi dute.

Valentzian junior mailako Espainiako txapelketa —pista estalian— jokatu zuten zuten joan zen asteburuan. Durangaldea Running taldeko June Arbeo durangarra maila handian aritu zen. 3.000 metrotan hamar onenen artean sailkatzea lortu zuen bere ordura arteko markarik onena 44 segundotan onduta. 10.19.25eko denbora erabili zuen hiru kilometroak osatzeko.

Bidezabal atletismo kubeko hiru kidek dominak irabazi zituzten txapelketa berean. Patricia Urquia errioxarrak urrezko domina jantzi zuen 200 metrotan: 24.56. Mireia Guerra arabarrari brontzezko domina eman zion 60 metrotan egindako denborak: 7.71. Leire Gorritxategi ermuarrak ere brontzezko domina irabazi zuen xabalina jaurtiketan: 41.72 metro.

Espainiako martxa txapelketa

Bestalde, Bidezabal klubeko Carmen Ezcariz galiziarrak martxako Espainiako txapelketan (10 km) parte hartu zuen El Hierron (Kanariar Uharteak) eta junior mailan hirugarren tokian sailkatu zen: 49.34.

Patricia Urquiak urrezko domina irabazi du 200 metrotan: (Argazkia; Facebook: Bidezabal Atletismo taldea)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!