Biharkoaren ostean, beste hiru sailkapen proba egingo dituzte bi finalaurrekoen eta martxoaren 31ko finalaren aurretik. Bigarren finalaurrekoa Durangoko Fray Juan de Zumarraga Institutuan jokatuko dute, martxoaren 28an, 12:00etan.
Aurreko edizioetan bezala, taldekako formatua izango du txapelketak, eta seina bertsolarik osaturiko 8 taldek hartuko dute parte bertan. Bi multzotan banatuko dira bertsotan egiteko: lehen taldean 18 urte artekoak jardungo dira, eta 18tik 24 urtera artekoak, bigarrenean.
Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta eskualdeak ordezkatuko dituzten 48 bertsolarik kantatuko dute Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK txapelketaren XXV. edizio honetan.