Gorka Bizkarra eta Omar Blanco podiumera igo dira Basauriko duatloian

Joseba Derteano 2017ko mar. 6a, 10:03

Gorka Bizkarra erdian, Basauriko podiumean. (Argazkia: Facebook: Gorka Bizkarra)

Nagusietan hirugarren amaitu du Bizkarrak eta 23 urtez azpikoan onena izan da Blanco.

Gorka Bizkarra mañariarrak 1.07.51-ko denbora erabili zuen atzo sektore biak osatzeko. Minutu eskasera geratu zitzaion garaipena. Zaldibarko Zaldutri Triatloi Taldeko Omar Blanco ere indartsu aritu zen. 23 urtez azpiko mailan ez zuen parekorik izan (1.11.48) eta ia hiru minutu atera zizkion bigarrenari. Sailkapen orokorrean 16. tokian geratu zen.

Kadeteetan bigarren eta hirugarren tokietan sailkatu ziren Mugarra Triatloi Taldeko Paul Bereziartua eta Gorka Pagonabarraga.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!