Inauterietako argazki lehiaketa martxan da

Jone Guenetxea 2017ko ots. 27a, 09:00

Mozorroz eta festaz betetako egun hauetan ateratako argazkiei etekina ateratzeko aukera eskainiko du ANBOTOk. Izan ere, Durangaldeko inauterietako argazkiekin lehiaketa antolatu du anboto.org webgunean, bigarren aldiz.

Webgunean martxoaren 3an 12:00ak arte izango da argazkiak igotzeko aukera. Ondoren, irabazlea aukeratzeko bozketa jarriko da martxan. Martxoaren 3tik 9ra arte argazkirik onenari botoa emateko aukera izango da. Bestalde, martxoaren 10ean emango da irabazleen berri, ANBOTOren webgunean eta baita barikuro kaleratzen den paperezko edizioan ere.

Irabazleak asteburu-pasa bat eramango du sari moduan.  Oinarrien artean nabarmentzekoa da aurten ateratako argazkiak izan behar direla. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 10 argazki aurkeztu ahal izango ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!