LOMCE legearen kontra lanuzteak ikastetxeetan

Maialen Zuazubiskar 2016ko urr. 26a, 10:21

LOMCE legearen eta Heziberri proiektuaren aurka lanuzteak egiten dabiltza Durangaldeko hainbat ikastetxetan.

ELA eta STEILAS sindikatuek deituta Murrizketarik ez eta LOMCErik ez lelopean elkarretaratzeak egiten dabiltza. Eusko Jaurlaritzari LOMCE eta Heziberri proiektua alde batera uzteko deia luzatu gura diete langileek lanuzte hauekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!