Durangaldeko hainbat artzainek atxikimendua eman diote Berton Bertokoa dinamikari

Anboto 2016ko urr. 1a, 20:20

Eskola jantokietan bertako produktuak eta sasoikoak jatearen aldeko plataformari babesa eskainiko diote.

Euskal Herriko Artzain txakurren txapelketan atera zuten argazkia. Aitor Urien artzaina da atxikimendua eman duenetako bat. Berton Bertokoak sustatzen duen filosofiagaz "bat datorrela" eta "bere babesa" erakutsi gura izan diola dio abadiñar gazteak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!