Zornotzako jaiak 2016

San Pedro kalean hasi eta herriko plazan bukatuko da domekako danborrada

Anboto 2016ko uzt. 20a, 10:30

Domeka honetan danbor doinuek hartuko dute Zornotza. Gaueko 22:00etan, San Pedro kaletik irten, eta San Migel, San Juan, Nafarroa, Ibaizabal eta Gudari kaletik ibili ondoren, herriko plazan egingo dute amaierako ekitaldia danborradako kideek.

Hala ere, domekakoa ez da danborrada bakarra izango, umeek ere izango baitute beraien danborrada. Hauen txanda eguenean, arratsaldeko 19:00etan, izango da eta Zelaieta zentrotik irten eta Zelaieta parkean bukatuko dute.

Aldaketa egitarauan

Bestalde, gaur, aurreikusita zegoen Cuencako Ballet Andetarraren (Ekuador) ordez, Cordobako Ballet Argentinar Handia (Argentina) arituko dela jakinarazi dute. Beraien herrialdeko musika eta dantzak hedatzen dabilen taldea da argentinakoa.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!