A-8ko bidesariaren kontrako plataformak tarifa finko bakarra eskatu du erkidego osoan

Anboto 2016ko eka. 10a, 09:45

Bizkaiko ordainpeko errepideak erabiltzeagatik hilean 30 euro gehienez ordainduko dute bizkaitarrek 2017tik aurrera. A-8 bidesariaren kontrako plataformak tarifa finko hori Euskal Autonomia Erkidego osora zabaltzea eskatu du eta denotan bakarra izan dadila.

Unai Rementeria ahaldun nagusiak eta Imanol Pradales diputatuak prentsaurrekoa eman zuten eguaztenean neurri berria azaltzeko. 2017ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean. "Pozik gaude Aldundiak herritarren aldetik egindako presioei erantzun dielako", diote ohar batean A-8 bidesariaren kontrako plataformako kideek: "Ideiak argi ditugu eta aurrerantzean, ikusirik Bizkaiko Foru Aldundiak Gipuzkoan ezarrita dagoen bidesari sistema antzerakoa edo baliokidea bultzatzea erabaki duela, alderdi politikoei elkarlana eskatzen diegu erakunde publikoetan, udaletan zein hiru batzar orokorretan, Euskadin bidesaria duten errepide denetan tarifa bakar bat ezartzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!