16.000 sinaduratik gora batu ditu bidesariaren aurkako plataformak

Anboto 2016ko mai. 31a, 15:30

A-8 autobideko bidesariaren aurkako plataformak gutuna bidali dio Iñigo Urkullu lehendakariari, Durangaldeko bidesaria kentzeko eskatuz. Lehendakariari esan diote “diskriminazioa” pairatzen dela eskualdean, eta horri konponbidea emateko eskatu diote. Lehendakariaz gainera, Arartekoari ere bidali diote gutuna.

16.000 sinadura
Bestalde, plataformak sinadurak batzen segitzen du, eta joan zen domekan Durangon ospatutako Ibilaldian ere ipini zuten mahaia. Dagoeneko 16.000 sinaduratik gora batu dituzte, Juan Carlos Poderoso kidearen esanetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!