300 autok parte hartu dute A8ko bidesariaren kontrako karabanan

Anboto 2016ko api. 30a, 17:54
Argazkia: AP8 Peajerik Ez plataforma

A8ko bidesariaren kontra autoen karabana antolatu dute gaur goizean. Ekitaldian Ertzaintzak radarra jarri duela azaldu dute AP8 Peajerik Ez plataformako kideek. Iurretatik Gerediaga arte doan egin daitekeen autobideko zatian 300 ibilgailu inguruk bat egin dute mobilizazioarekin.

Plataformako kideek azaldu dutenez mobilizazio honetako parte-hartzeagaz "oso pozik" daude. "Bizkaiko Foru Aldundiak erabaki bat hartu beharko luke amortizatuta dagoen errepide honen inguruan. Doakotasuna aldarrikatzen jarraituko dugu", azaldu du Juan Carlos Poderoso plataformaren ordezkariak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!