Durangaldeko taldeak ez du Bizkaiko bertsolari gazteen sariketaren finalera ailegatzea lortu

Anboto 2016ko mar. 2a, 14:07

Bertsolari Gazteen BBK sariketaren lehenengo finalaurrekoa jokatu dute Durangaldeko eta Busturialdeko taldeek, Arratzun, gaur. Busturialdeko seikoteak irabazi du saioa, eta sariketaren finalean kantatzeko aukera.

Parekatua izan da saioa, eta 6 puntu gehiagogaz gailendu da Busturialdea (436 puntu bildu dituzte Busturialdeko bertsolariek, eta 430 Durangaldekoek). Bertsolari gazteen sariketaren finaletik kanpo geratu da, beraz, Durangaldeko seikotea.

Uribe Kosta eta Hego Uriberen arteko kanporaketa irabazten duen seikoteagaz kantatuko du, Busturialdeko taldeak, finalean. Bilboko Kafe Antzokian izango da finala, martxoaren 18an, 19:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!