Irigorasen jarrerarekin "desengainatuta" dagoela dio A-8ko bidesarien kontrako plataformak

Anboto 2016ko ots. 4a, 10:16

A-8ko bidesarien kontrako plataformak joan zen ostegunean Durangoko udalbatzarrean gertatutakoaren inguruko balorazioa jakitera eman du prentsa ohar bidez. EAJren mozio "alternatiboak" A-8aren inguruko plataformaren aldarrikapenak "lotsarik gabe estaltzea" zuela helburu uste du plataformak.

A-8ko bidesarien kontrako taldeak dioenez, EAJk aurkeztutako mozioarekin berdinketa hautsi zuen Aitziber irigoras Durangoko alkatearen kalitatezko botoak. Gaineratu dutenez, jeltzaleen proposamenak Bizkaiko Foru Aldundiari neurriak hartzeko eskatzen dio, "baina inolaz ere ez dio bidesaria kentzeko eskatzen".

Plataformako kideek diotenez, alkatearen mozioak ez die erantzuten doakotasunaren alde dauden 12.000 sinatzaileren eskaerei. "Alkatearen jarrerak bere babesa itxaroten zutenei huts egin die". Plataformako kideek diotenez, Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzen diogu beste bizkaitarrei aplikatzen dien deskontua aplikatzea durangarrei ere, hau da %100".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!