Prest daude Anboto Lagunen azaroko zozketarako opariak

Anboto 2015ko aza. 20a, 13:40

Anbotoren Lagunek hainbat abantaila izango dituzte abendutik aurrera. Besteak beste, hilero, lagun izate hutsagatik, hainbat sariren zozketan parte hartuko dute. Abenduko lehen alean jakinaraziko dugu nork lortu dituen lehen zozketako sariak. Zorte on!

Honakoak dira abenduko zozketan izango diren opariak:

- Forum Sport dendako pultsometroa. Polar FT1 modeloa, uhalduna. Iragazgaitza.

- Lapiko jatetxean, bi pertsonentzako menu berezia igande eguerdirako.

- San Agustin kulturguneko bazkide txartel bat eta San Agustin txikitxartela.

- Hitz liburu-dendaren eskutik, Andoni Urzelairen 'Karanbola toxikoak' liburua eta Balerdi Balerdiren 'Hegoko lautadadren ertzetik' diskoa.

- Saltsan kateringeko Eguen Saltsan ekimena: Kalitate handiko produktuen dastaketa, 2 pertsonentzat. 4 egile-pintxo, 2 ardorekin lagunduta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!