Durangaldeko korrikalariak kilometro bertikalen euskal kopako podiumetan

Anboto 2015ko aza. 2a, 09:37

Kadete mailan nagusitu du Aitor Ajuria; Garazi Sampedro hirugarren geratu da maila absolutuan.

Kilometro bertikalen Euskal Herriko Kopan parte hartzen zuen estreinako urtean, kadete mailako txapeldun geratzea lortu du Aitor Ajuriak (1991, Otxandio).

Joan zen asteburuan, Araia-Aratzeko azken proban, aurreneko kadetea izan zen. Sailkapen orokorrean, laugarren geratu zen Iñigo Larizek irabazi zuen igoeran. Markel Zamakona otxandiarra 10. izan zen.

Maila absolutuan, Garazi Sampedro atxondarra (Durango Kirol taldea) hirugarren geratu da Euskal Herriko Kopan. Araia-Aratzen lortutako bosgarren postuak podiumeko postua segurtatu zion.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!