Durangaldeko maketa lehiaketan zein 9 talde ariko diren eman dute jakitera

Anboto 2015ko urr. 26a, 16:00
Durangoko Yellow Marsupials taldea da aukeratutakoetako bat.

Euren kantak lehiaketara aurkeztu dituzten taldeetatik 9 talde aukeratu ditu epaimahaiak Durangaldeko maketa lehiaketaren hiru zuzenekoetan aritzeko. Atzekabe, Nevadah, Brainfail, Eresi, Yellow Marsupials, Alter Ego, Desore, Primeros Auxilios eta Hamaika Ikusteko Jaioak ariko dira zuzeneko horietan.

Azaroaren 20an, 27an eta abenduaren 11n egingo dituzte Durangaldeko maketa lehiaketaren zuzenekoak, Zornotzako Zelaieta zentroko kontzertu gelan.

Azaroaren 20an, Atzekabe, Nevadah eta Brainfall taldeek joko dute; 27an, Eresi, Yellow Marsupials eta Alter Ego taldeek eskainiko dute kontzertua; eta Desore, Primeros Auxilios eta Hamaika Ikusteko Jaioak taldeak ariko dira, abenduaren 11n.

Abadiño, Amorebieta-Etxano, Durango eta Iurretako udalek antolatzen dute musika lehiaketa hau, eta hirugarren urtea da antolatzen dutena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!