Jon Irazabal omenduko dute Ezpatadantzari Egunean

Anboto 2015ko uzt. 8a, 18:46

Eskualdeko bederatzi taldek parte hartuko dute zapatuan Abadiñon eta Garain ospatuko den Durangaldeko Ezpatadantzari Egunean. Aurten, Jon Irazabal omenduko dute, urte askoan jaialdiaren antolatzaile izan den Gerediaga elkarteko kidea.

Garadiaga elkarteak antolatzen duen jaialdia 18:00etan hasiko da Traña-Matienan, Gerediaga auzoraino egingo den kalejira bategaz. Auzo horretako foru zelaian izango da dantzaldia; Dantzari dantza eta Soka dantza egingo dituzte. Gero, 21:30ean, herri-afarian batuko dira Garain, eta jaia amaitzeko Ansorregi taldeagaz erromeria edukiko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!