Sua eta erromeriak, udako solstizioari ongietorria emateko

Anboto 2015ko eka. 23a, 11:40
Kriskitin dantza taldekoak, iaz, Elorrion egindako akelarrean.

Durangaldeko herrietan eta auzoetan piztuko dituzte gaur iluntzean San Joan bezperako suak. Erromeriak, afariak, dantza... Hainbat ekimen daude egitarauetan. Hona hemen herriz herri batu ditugun ekitaldiak.

:: ABADIÑO:

- 22:00etan, San Joan sua, eta ondoren, txokolatada, Galizia plazan.

 

:: ATXONDO:

Axpeko jaietan:

- Ilunkeran, San Joan suak, eta, amaitutakoan, txokolatada.

 

:: BERRIZ:

- 21:00etan, Bricadeira taldearen perkusioa Elizondotik Berribururaino.

- 22:30ean, sua piztuko dute, Berrizburun.

 

:: DURANGO:

Herria elkarteak antolatuta:

- 16:30ean, sua prestatzen hasiko dira, San Roke kalean.

- 21:15ean, Txonperri eta Lajee dantza taldeen emanaldia, San Roke kalean.

Gaztetxeak antolatuta:

- 19:30ean, 'Cocina vegana del mundo' liburuaren aurkezpena, eta, ostean, San Joan sua, musikagaz, gaztetxean.

 

:: ELORRIO:

- 13:30ean, San Joanera igoera

- 17:15ean, merendola eta Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizuna, San Joan baselizan.

- 22:00etan, su-zezena, sua, eta Jainagaz eta Narbaizagaz erromeria, kiroldegiaren ondoan.

 

:: IURRETA:

- 17:00etan, puzgarriak, Askondon.

- 20:30ean, afaria, herriko plazan. Ondoren, erromeria Luhartz taldeagaz.

- 22:30ean, San Joan sua piztu eta ohiturazko abestia kantatu. Jarraian, erromeria.

 

:: IZURTZA:

- Iluntzean, sua piztuko dute, eta, ondoren, barbakoa.

 

:: MALLABIA:

Goita auzoko jaien hasiera:

- 19:00etan txopoa altxatuko dute, eta, ostean, sua piztuko dute.

 

:: MAÑARIA:

- 18:00etan, umeentzako jolasak, plazan.

- 20:00etan, San Joan sua, txistulariekin.

 

:: ZORNOTZA:

- 18:30ean, puzgarriak, Zelaieta parkean.

- 21:30ean, sardina-jana, Nafarroa aparkalekuan.

- 20:00etan, gaitero eta txistulariak, Nafarroa parkean.

- 22:30ean, sua piztuko dute, Nafarroa parkean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!