Miren Amuriza garaile Durangaldeko Kopla Txapelketan

Anboto 2015ko eka. 20a, 14:47

Plateruena bete egin zen Durangaldeko Kopla Txapelketaren hirugarren edizioa ospatzeko. Ordu biko kopla saio biziaren ostean, aurtengo txapalata Miren Amurizari ematea erabaki zuten ikusleek.

Areitistak eta Mardaristak zeuden lehian, eta lehenengoak izan ziren hurrengo fasera sailkatzea lortu zutenak. Aurten ere, ikusleak izan ziren epaile, taldeka antolatuta. Areitisten artetik Miren Amuriza eta Unai Iturriaga pasa ziren buruz-burukora; ofiziotan eta koadro zuri bati kantatuz egin zuten lana. Berriztarrak jantzi zuen txapalata, Juan Mari Areitioren eskutik. Saioan zehar hainbat proba egin behar izan zituzten bertsolariek: begiak tapatuta edota aurpegia margotzen zebiltzan bitartean abestu zuten. Peru Magdalenak eta Garikoitz Sarriugartek arropa tolesten zeudela egin zuten koplatan. Horrela, ikusleen barre eta txaloak jaso zituzten hainbat unetan.

Narzisistaren paperean kantatuz, Amurizak esan zuen aurtengo txapelketan txapalaterue barik txapalaterie irten ahal zela, eta asmatu zuen bai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!