Ingurumenaren Erradiografia Sozialaren Txostena egin du Greenpeacek. Lehen aldia da ingurumenaren egoerari buruz halako azterlan sakon bat egiten duena eta gai ugari hartu ditu kontuan, positiboak eta negatiboak.
Ziklo konbinatuko zentral termikoen alde Bizkaian eta Nafarroan eginiko apustua txarretsi du Greenpeacek, eta, horien artean Zornotzako Boroa auzoan dagoen zentral termikoa aipatu du. Ekimen positiboen artean, berriz, Francking-aren kontra eratutako gizarte mugimendua goratu du. Durangaldean hainbat udalek erabaki dute euren burua fracking gabeko eremu izendatzea: Durango, Iurreta, Mañaria, Izurtza, Garai, Atxondo, Abadiño eta Zaldibar, adibidez.
Hainbat gai aztertu ditu Greenpeacek: Energia,industria eta kutxadura, nekazaritza, arrantza, hondakinen kudeaketa, kostaldea, naturgune babestuak eta hirigintza espekulazioa.