ANBOTO.ORG-era mugikorretik sartzeko zuzeneko sarbidea

Anboto 2015ko mai. 20a, 13:03

Mugikorretan badago ANBOTO.ORG-n klik bat eginda sartzeko aukera. Chrome nabigatzailea erabilita, hiru pausotan sortu daiteke lasterbidea mahaigainean. Nabigatzaileak ematen dituen aukeretan "Add to homescreen" edo "añadir a pantalla inicio" aukerari emanda lortu daiteke hori. Hona hemen, argazkitan, egin beharreko pausoak:

1- Chrome nabigatzailetik ANBOTO.ORG-n sartu

2- Nabigatzaileko aukeretan "Add to homescreen" edo "añadir a pantalla inicio" aukerari eman

3- Lasterbideari guk gura diogun izena jartzeko aukera emango digu mugikorrak

Eta listo! Klik baten ANBOTO.ORG-ra sartzeko lasterbidea izango dugu mugikorrean:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!