Eskualdeko hainbat atleta igo dira podiumera kluben arteko Bizkaiko txapelketan

Anboto 2015ko mar. 24a, 10:03

Zapatuan ospatu zen Zorrozan, 20 urtez azpiko, kluben arteko Bizkaiko atletismo txapelketa. Eskualdeko atletek postu onak lortu zituzten hainbat modalitatetan.

Gizonezkoen 100 metroetan Durango Kirol Taldeko Kofi Darkok lortu zuen lehenengo postua. 400 metroetan talde bereko Nestro Semior Diatta bigarren izan zen. 600 metroetako lasterketan Ander Garciandia Bidezabal Atletismoko kideak, podiumaren kutxarik altuenera igotzea lortu zuen. Durango Kirol Taldeko Eneko Lambarri durangarrak hirugarren egitea lortu zuen. 700 gramoko xabalinan, Durango Kirol Taldeko, Joseba Ogiza Blancok eraman zuen txapela etxera. Bost kiloko pisu jaurtiketan Durango Kirol Taldeko Julen Fernandez izan zen denetatik indartsuena. 4x100-eko lasterketan, Durango Kirol Taldeko; Kofi Darko, Nestor Semior Diatta, Eneko Lambarri eta Joseba Bikandi izan ziren bizkorrenak.

Emakumezkoen 100 metroetan Paula Gallo (Bidezabal Atletismo) eta Miren Zuberogoitia (Durango Kirol Taldea) izan ziren lehenengoa eta bigarrena. 400 metroetako A taldean Nerea Anasagastik (Bidezabal Atletismo) hirugarren postua lortu zuen eta B taldean, Nora Narbaizak, bigarren postuari eutsi zion. 600 metroetako lasterketan, Ane Pinagak (Bidezabal Atletismo) podiumeko azken kutxara igotzea lortu zuen. Jone Ramirez (Bidezabal Atletismo) izan zen bizkorrena 1500 metroko lasterketan. 100 metroko hesi-lasterketan Oihane Zubizarreta (Durango Kirol Taldea) podiumean sartu zen. Altuera jauzian Iraia Salterainek (Bidezabal Atletismo) bigarren postua lortu zuen. Hiru kiloko pisu jaurtiketan Uxue Barinagarementeria (Durango Kirol Taldea) izan zen indartsuena, Naia Lerchundiren (Bidezabal Atletismo) aurretik. 1000 metro martxako lasterketan, Durango Kirol Taldeko Nahia Ibarzabalek podiumera igotzea lortu zuen eta 4x100 modalitatean Bidezabal Atletismo taldeak bigarren postua lortu zuen, Durango Kirol Taldearen aurretik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!