19. Korrika

ANBOTOk 19.Korrikako zuzeneko kontakizuna egingo du

Anboto 2015ko mar. 23a, 09:00

Badator Korrika Durangaldera. Aurreikusitakoa baino pixka bat beranduago helduko da euskararen aldeko lasterketa. 12:20an Elgetara igotzen ibili da. 13:05ean zen heltzekoa Elorriora, eta 16:30ak ingurura arte Durangaldeko herrietatik ibiliko da. ANBOTOk gertutik jarraituko du Korrikako Durangaldeko tartea. Twitterren #KorrikaZuzenean erabiliko dugu euskararen aldeko lasterketaz informatzeko.
ARGAZKIAK BIDALTZEKO, hiru bide dituzue:
- webgunea@anboto.org - 688 635 041 whatssap zenbakia - Twitter bidez, @anboto-ra bideratzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!