Gazte Topaketak hasiko dira gaur, Abadiñon

Anboto 2015ko mar. 13a, 10:04

Gazte mugimenduan dabiltzan hainbat eragilek deituta, Gazte Topaketak egingo dituzte asteburu honetan, Abadiñon. Prentsa oharrean azaldu dutenez, eragile horiek irailean hasi ziren batzen, “eskualdeko gazteriaren eta gazteen borrokaren egoera” aztertu guran, eta hartu-eman horren ondorio dira topaketak.

Gaur hasiko dituzte topaketak, eta, besteak beste, eskualdeko gaztetxeen eta gazte asanbladen etorkizuna, eta mugimendu feministaren borroka izango dituzte berbagai. Eztabaidak, berbaldiak, tailerrak musika eta bestelako aisialdi eskaintzak egongo dira.

Gaur, 18:00etan elkartuko dira gazteak, eta 18:30ean lehenengo eztabaida saioa egingo dute, gazte mugimenduaren egoera ardatz hartuta. Afariaren ostean, berriz, Aittu komunikazio proiektua aurkeztuko dute.

Bihar arratsalderako, ostera, makina bat tailer edukiko dituzte aukeran gazteek. Gainera, Pixontxis eta The Mockers taldeen kontzertuak egongo dira gauez.

Egitaraua:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!