Abadiño eta Atxondo arteko AHT zatia lizitatuko dute

Anboto 2014ko abe. 17a, 15:50

Abadiño eta Atxondo arteko Abiadura Handiko Trenaren zatia lizitatuko dutela iragarri du Mariano Rajoy Espainiako presidenteak, Berria.eus atariak jaso duenez.

EAJk eginiko kritika bati erantzunez egin du iragarpen hori Rajoyk. Informazioaren arabera, barikuko Ministroen Kontseiluan onartuko lukete AHTaren zati horren lizitazioa, eta 116 milioi euroko inbertsioa izatea aurreikusi dute.

Antza denez, irailean Iñigo Urkullu lehendakariak eta Rajoyk egindako batzar baten ostean dator polemika. Urkulluk AHTaren proiektuan aurrerapausoak ematea eskatu zion, eta Rajoyk adierazi du hartutako konpromiso batzuk betetzen dabilela, lizitazio berriaren gaia adibide gisa ipinita.

Abadiño-Atxondo tarteaz gainera, Arrasate eta Bergara arteko zatia ere lizitatuta dagoela iragarri du Rajoyk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!