Zornotzako finalaurrekoaren ostean, Miribillako zortzikotea erabakita

Anboto 2014ko abe. 9a, 12:47
Garikoitz Sarriugarte zaldibartarra, Zornotzako finalaurrekoan bertsotan

Arkaitz Estiballesek irabazi du #Josi bertsolari txapelketako azken finalaurrekoa. Zornotzako saiotik hiru bertsolari sailkatu dira abenduaren 20an Bilboko Miribillan jokatuko den finalera: Estiballes bera, Jone Uria eta Oihana Bartra. Eurekin kantatuko dute Etxahun Lekue, Iratxe Ibarra, Onintza Enbeita, Fredi Paia eta Xabat Galletebeitiak. ANBOTOn finalerako sarrera bi zozkatuko ditugu.

Zornotzako finalaurrekoan. domekan, 700 entzule inguru batu ziren frontoian. Azken txanpa zen, eta jakinmina nagusi: Asteburu bateko atsedenaldiaren ostean, Bizkaiko bertsolari txapelketako finalean nork kantatuko duen erabaki zen Zornotzan.

Saio bizia egin zuten bertsolariek, eta finalera sailkatu dira hiru. Arkaitz Estiballes lortu zuen puntu gehien (499,5) eta Jone Uria (496 puntu) eta Oihana Bartra (478,5 puntu) ere sailkatu dira, puntuazioagatik. Durangaldetik, Garikoitz Sarriugarte bertsolaria izan zen oholtzan, eta ez zuen saio biribil-biribila egin. Kartzelako lanean finago ibili zen zaldibartarra, eta seigarren egin zuen azkenean, 431 puntugaz.

Finalerako azken prestaketak hasiko dituzte orain bertsolariek. Bilboko Miribillan, Bilbao Arenan izango da finala, abenduaren 20an, 17:30ean.

Zornotzako sailkapena eta puntuazioak

Sailkapen orokorra

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!