Pedro Berriok irabazi du XXI.Errebonbilo kale margo lehiaketa

Anboto 2014ko aza. 20a, 13:16

Zapatu goizean ibili ziren margolariak Elorrioko hainbat txoko margozten. Lehen saria Pedro Berrioren 'Otoño' lanak irabazi du. Bigarrena, Maria Teresa Duránen 'Jardines de Urkizu' lanak; hirugarren saria 'Zenita auzoa' koadroagatik irabazi du Jon Idigorasek. Elorrioko koadrorik onenaren saria Nieves Medelak irabazi du; Kurutzeberri ingurua margotu du Medelak.

Aurtengo edizioan 30 margolarik parte hartu dute lehiaketan, iaz ba¡no sei gehiagok. Elorrioko partehartzaileak zazpi izan ziren. Margolan guztiak Iturri kultur etxeko erakusketa aretoan daude, eta bertan egongo dira azaroaren 29ra arte.

Errebonbilo kale margo lehiaketa. 2.saria

2.saria: Mª Teresa Durán-en "Jardinez de Urkizu"

Errebonbilo kale margo lehiaketa. 3.saria

3.saria: Jon Idigorasen "Zenita auzoa"

Errebonbilo kale margo lehiaketa. Herriko saria

Herriko saria: Nieves Medelaren "Kurutzeberri"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!