Kirolean euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute 30 elkarte eta ikastetxek

Anboto 2014ko aza. 19a, 13:52
Atzo Durangoko udaletxean hitzarmeneko sinatzaileek ateratako familia argazkia.

Durangaldeko Amankomunazgoko, eskualdeko udaletako eta 30 kirol elkarte edo ikastetxeren arteko hitzarmena da.

30 kirol elkartek edo ikastetxek, Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuak eta eskualdeko udalek ‘Euskara eta kirola eskutik’ ekimenaren hitzarmena sinatu zuten atzo Durangoko udaletxean. Kirol-elkarteetan eta eskola-kirolean euskararen erabilera bultzatzea da ekimenaren helburua. Gazte asko hurbiltzen dira kirol-jardueretara eta “garrantzitsua da gazteek aisialdian euskara erabiltzea”, azaldu zutenez. Helburu hau lantzen jardungo dute Durangoko kirol elkarteek zein ikasteatxeetako eskola-kirolen taldeek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!