Zaindu programako partaideen testigantzak

Anboto 2014ko aza. 13a, 12:02

Jose Luis Gorostiza

Oso gogorra da patuak eman digun bizimodua. Nire andreak alzheimerra daukala diote medikuek, baina ez daude guztiz seguru. Medikuarenera joan, eta esaten dizu ezin dela ezer egin, eta kontsultatik adorea lurrean daukazula irteten zara. Babes handia behar duzu, gaixotasuna beldurgarria delako.

Zazpi urte daroadaz dagoeneko zaintzan. Orain egoitza dago, eta nire gauzak egiten hasi ahal naiz. Baina bizitza honetan guztia ordaintzen da. Eta zazpi urte horiek... Orain niri dagokit medikuarenera joatea. Baina, beno, borrokatzen jarraitu behar da. Oso interesgarria da hain bakarrik ez zaudela ikustea. Eguneko zentroa oso interesgarria da, ordu batzuk libre dauzkazulako.

 

Joaquina Coronado

Zaindu programa oso ondo datorkigu, ikastaro eta berbaldi asko eskaintzen dizkigulako gaixotasunen inguruan. Geure buruak zaindu, eta gaia zelan eroan erakusten digute. Nire arrebak adinekoen egoitzan egiten du lan, eta berak animatu ninduen programan parte hartzera.

Nire aitak gaixotasun baskularra dauka, eta duela lau edo bost urtetik hona zaintzen dut. Zaindu programan ere ordutik hona nabilela esango nuke.

Orain eguneko zentroan dago, baina lehen egun osoa eskaintzen nion berari, ia irteteko aukerarik barik. Gero, etxera ailegatu, eta nire gizonagaz eta seme-alabekin haserretzen nintzen.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!