Eguaztenean amaitzen da Errigorako produktuak eskatzeko epea

Anboto 2014ko aza. 10a, 11:53

Zornotzan, Durangon, Elorrion, Iurretan eta Otxandion hainbat lekutan daude otzarak eskatzeko puntuak. Euskalgintzari eta Erriberako nekazariei laguntzeko ekimena da Errigora. Kanpaina amaitzeko Arroitzeko Angel Iturri kontserbagileagaz egindako bideoa hemen.

Eskualdeko bost herritan egin daitezke otzaren eskariak: Zornotzan AEKn, Far Far tabernan eta Oihane ile apaindegian; Durangon Abarrak AEKn, Plateruenean, Momotxo tabernan, Ibaizabal ikastolan eta Kurutziaga ikastolan; Elorrion Abizari AEKn eta Txintxirri ikastolan; Iurretan Urien liburu dendan; eta Otxandion Kementsu elkartean. Zornotzan e-mail bat bideratu dute eskariak egiteko: zornotza@errigora.org. Zornotzan eskatutako saskien ordainketa eta banaketa azaroaren 17 eta 30  bitartean egingo dute, Ixerbekoa kiroldegiko lonjan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!