Durangaldeko hiru bertsolari Bizkaiko txapelketaren lehen kanporaketan

Anboto 2014ko urr. 8a, 13:29
Aitor Bizkarra eta Gorka Lazkano, Durangaldeko txapelketako buruz-burukoan.

Galdakaon jokatuko dute domeka honetan Bizkaiko bertsolari txapelketako lehen kanporaketa. Oholtzara igoko diren sei bertsolarien artean Aitor Bizkarra Ruiz, Beñat Ugartetxea Ostolaza eta Garikoitz Sarriugarte Onaindia ibiliko dira bertsotan.

Domekan abiatuko dute, 'Josi' leloagaz, Bizkaiko bertsolari txapelketaren udazkeneko fasea. Udaberrian eskualdekako txapelketak jokatu ostean, 30 bertsolarik hasiko dute kanporaketa fasea. Tartean Durangaldeko bertsolariak ere badaude, eta lehen kanporaketan euretako hiru entzuteko aukera egongo da; Aitor Bizkarra abadiñarra, Beñat Ugartetxea mallabiarra eta Garikoitz Sarriugarte zaldibartarra ibiliko dira kantuan, Ubon Ajuriagojeaskoa, Iñaki Iturriotz eta Julen Erezumagaz.

17:30ean hasiko da saioa, Torrezabal kultur etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!