Zahartzaro aktiboa bultzatzea eskatu dute nagusiek

Anboto 2014ko urr. 1a, 12:36

Adinekoek euren eguna ospatu dute gaur.

Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatu dute gaur Amankomunazgoak eta udalek antolatuta. Jubilatuen elkarteek hainbat ekintza antolatu dituzte, eta goizean Durangon batu dira. Izan ere, ibilaldi bat burutu dute, eta Tabiran amaitu dute jai giroan. Bertan, eguneko manifestua irakurri dute elkarteetako ordezkari bik. Erakundeei zahartzaro aktiboa sustatzea eskatu diete, partaidetza eta integrazioa erabiliz. Ekitaldian Oskar Zarrabeitia Amankomunazgoko presidentea, eta Goiztidi Diaz, Eider Uribe, Roberto Frontaura eta Iker Urkiza zinegotzi durangarrak egon dira.

Hauxe da gaurko egitaraua:

Atxondo: Lazo berdeen banaketa, 17:00etan, eta ostean berbaldia.

Abadiño: Berbaldia, 19:00etan, Txanportan.

Elorrio: Lazo berdeen banaketa eta txokolatada 18:00etan.

Iurreta: 18:00etan lazoen banaketa, eta 19:00etan txokolatada.

zaldibar: Lazoen banaketa eta txokolatada 17.30ean.

Izurtza: 17:30ean, askaria.

Otxandion, Mañarian eta Garain, lazo banaketa egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!