Aisialdiko begirale eta zuzendari izateko ikastaroak hasiko dituzte urrian

Anboto 2014ko uzt. 22a, 09:00

Durangaldeko Amankomunazgoak antolatuko ditu eta izen-ematea doakoa da irailaren 1etik aurrera. Ikastaro biak euskaraz izango dira.

 

Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuak aisialdiko begirale edo zuzendari izateko ikastaro bana antolatuko ditu urritik aurrera. Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuan sartuta dauden herrietako bizilagunek parte hartu dezakete eta Urtxintxa eskolak emango ditu klaseak Behargintzak Durangon duen egoitzan. Ikastaroek urtebeteko iraupena izango dute, euskaraz emango dira eta, batez ere, asteburuetan izango dira klaseak.

Aisialdiko zuzendari izateko ikastaroan parte hartzeko begirale titulua eduki beharra dago. Ikastaro bien amaieran parte hartzaileek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko titulu ofiziala jasoko dute.

Izen-ematea irailaren 1ean hasiko da. Guztira 35 plaza daude eta izen-ematearen ordenaren arabera banatuko dituzte. Izen-ematea Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuaren egoitzan egin daiteke (Laubideta 6, Durango). Edozein duda argitzeko e-mail bat ipini dute: euskera.mdurango@bizkaia.org.

Proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!