Ohorezko euskaltzain izendatu dute Xabier Amuriza

Anboto 2014ko uzt. 18a, 14:00

Gaur eguerdian izan da Xabier Amuriza bertsolari eta idazlea ohorezko euskaltzain izendatzeko ekitaldia. Anbotoko zuzentzaile izandakoak ekitaldian kantatutako habanera elkarbanatu gura izan du Anbotoko irakurleekin:

 

 Zatozkida, goi Arnas!
 Eizu nerekin lan
 Herri baten arnasa
 mamitu dezadan.
 Geroak esan beza
 Herri bat izan zan
 edota hats emaiogun
 hontan iraun dezan.

(Orixeren Euskaldunak poemaren hasiera)

Hala bazan, hala ez bazan
sar dadila kalabazan
ipuin on bati nahi nion
atzez aurrera erasan.
Ohorezko euskaltzain bat
daroat orain arnasan
asko eskertzen dudala
besterik ezin dut esan.
Orixek bere poema
abiatu zuen gisan
hitz bi aldatuz nahi nuke
hots egin Bilboko plazan
geroak esan dezala
Euskaltzaindi bat izan zan
edota hats emaiogun
indarrean iraun dezan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!