Dabid Garcia eskualdeko ordezkaririk onena Zegama-Aizkorrin

Anboto 2014ko mai. 26a, 16:55
Dabid Garcia durangarrak 49. amaitu zuen atzo Zegama-Aizkorri mendi lasterketa. Honako hau izan zen bere denbora: 4.34.19.

 

Erlantz Zaldunbide iurretarrak ere lasterketa handia egin zuen eta 120. sailkatu zen: 4.58.43. Beñat Gorospe zornotzarrak bost orduren bueltan ibili gura zuen eta helburua lortu zuen 139. tokian helmugaratuta: 5.02.51. Emakumeetan Oihana Azkorbebetita abadiñarrak 198. tokian amaitu zuen sailkapen orokorrean eta 16. emakumeetan denbora honekin: 5.24.21. Killian Jornet irabazleak eta, oro har, aurreneko lau sailkatuek 2005etik indarrean zegoen errekorra apurtu zuten.

Azpimarratzekoa da, baita, Zegama-Aizkorri Junior Trail-ean Aitor Ajuria otxandiarrak egindako lana; bigarren sailkatu zen (48.56) Abel Cuadrench irabazlearengandik 48 segundora.

 

Aitor Ajuria podiumean: 

 

 

SAILKAPEN OSOA (Iturria: www.zegama-aizkorri.com):

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!