Iurretak eta Durangok ezin hobeto hasi dute herri arteko txapelketa

Anboto 2014ko api. 23a, 12:33
Apirilaren 13an eman zioten hasiera aurtengo 45.en herri arteko pilota txapelketari. Aurtengo txapelketan 29 herrik parte hartuko dute, eta sei Durangaldekoak dira; Durango, Iurreta, Atxondo, Mallabia, Elorrio eta Zornotza.

 

Bizkaiko herri arteko txapelketari hasiera eman diotenak durangarrak eta iurretarrak izan dira. Biak ala biak ezin hobeto hasi dute txapelketa. Durangok hiru partidutatik bakarra galdu zuen, nagusienena. Eta Iurretak berriz, hiru mailatan irabaztea lortu zuen. Beraz, durangaldeko bi taldeek alde dute hurrengo txandara igarotzea. Hala ere, apirilaren 4an, berriz ere,  Durangok eta Iurretak, Lezama eta Etxebarriaren kontra jokatu beharko dute, hurrenez hurren.

Hurrengo txandan dagoen durangaldeko talde bakarra Mallabia da. Hauek txapelketari apirilaren 11an ekingo diote. Eta gainontzeko hiru taldeak, Mallabia, Elorrio eta Zornotza, final zortzirenetan hasiko dira 2014ko Bizkaiko Herri arteko txapelketarekin.

Gainera, Herri artekoak 45 urte bete dituen honetan berezitasun garrantzitsu bat izango du. Eguraldia lagun izanez gero finalak Elorrioko frontoi irekian jokatuko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!