Gartzen Elejabarrieta Zornotzan nagusi

Anboto 2014ko api. 8a, 18:04
Gartzen Elejabarrieta helmugan
Duranguesa Txirrindulari elkarteko Gartzen Elejabarrietak denboraldiko lehen garaipena lortu du asteburuan Zornotzan jokatutako 51. Udaberri Klasikoan. Abadiñarrak Muniketaganeko bigarren igoeran aurkari guztiak atzean utzi eta 47 segundoko errentarekin helmugaratzea lortu zuen.

 

Bestalde Orue Eskolako txirrindulariek momentu oro kontrolpean eduki zuten lasterketa. Lasterketa irabazteaz gain, Durangues Txirrindulari elkarteko txirrindulariak lasterketa buruan ibili ziren uneoro, eguneko ihesaldian Beñat Etxebarria sartuz.

 

Elejabarrieta nahiz eta ihesaldian ez zen sartu, Muniketaganeko lehen igoeran tropeletik aurrerantz joan eta lehenengoekin bat egitea lortu zuen beste kide batzuekin batera.  Bigarren igoeran berriz, Gartzen Elejabarrietak gainontzekoak atzean utzi eta azkeneko 10 kilometroak bakarrik egin zituen. Azkenean, Zornotzako helmugara ia minutu bateko errentarekin iritsi zen Bestalde Orue Eskolako txirrindularia.

 

Abadiñarrak, orain dela aste batzuk bizikleta uzteko zorian egon zela adierazi du sare sozialetan. Orain, urteko lehen garaipena lortuta, bizikleta gainean berriz ere, disfrutatzen dabilela esan du Gartzen Elejabarrietak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!