LAB sindikatuak egoitza berria zabalduko du

Anboto 2013ko ots. 19a, 12:58
Sindikatuak dio afiliatu kopurua asko hazi dela azken urteetan, eta Barrenkaleko lokala txiki geratu zaiela. Ondorioz, Komentukalen zabalduko dute egoitza berria. Barikuan izango da inaugurazioa

Sindikatuak dio afiliatu kopurua asko hazi dela azken urteetan, eta Barrenkaleko lokala txiki geratu zaiela. Ondorioz, Komentukalen zabalduko dute egoitza berria. Barikuan izango da inaugurazioa.

 

LAB sindikatuak egoitza berria edukiko du Durangon barikutik aurrera. Sindikatuko ordezkarien arabera, afiliatu eta delegatuen kopurua asko hazi da azken urteetan: "2003. urtean 1.619 afiliatu genituen eskualdean. Gaur egun, ordea, 240 delegatu inguru eta 2.737 afiliatu izatera iritsi gara". Horregatik, lokala txiki geratu zaiela diote. Komentukalean, 9. zenbakian zabalduko dute bulegoa. Barikuan, 18:30ean egingo dute inaugurazio ekitaldia, eta Ainhoa Etxaide idazkari nagusia ere bertan egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!