Metal arloko hitzarmenaren defentsan

Anboto 2013ko urt. 25a, 14:40
Bizkaiko metal arloko hitzarmenaren defentsan auto karabana egin zuten atzo LAB sindikatuko kideek

Bizkaiko metal arloko hitzarmenaren defentsan auto karabana egin zuten atzo LAB sindikatuko kideek.

 

Negoziazio Kolektiboaren Erreformaren ondorioz,  uztailean herrialde mailako hitzarmenak indar gabe geldituko direla ohartarazi du LABek. "Euskal Herriko milaka langile orain arte zuten gutxiengoen akordio gabe geldituko dira". Sindikatuak azaldu du enpresa handietan hitzarmenak lortzeko aukera dagoela, baina arazo handia sortuko dela enpresa txiki eta ertainetan, Bizkaiko Hitzarmena desagertuko balitz Langileen Estatutua izango bailukete oinarri (baldin eta Estatu mailako akordiorik ez badago). "Estatu mailako hitzarmen orokor batek ere, ordea, euskal langileei orain arte dituzten lan baldintzen okertze nabaria ekarriko lieke", kritikatu du LABek.

 

LABek hitzarmena defendatzeko konpromisoa erakutsi gura du atzoko protestagaz eta datozen asteetan egingo dituzten mobilizazioekin.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!