Pedro Uriguen hartu dute gogoan bere lobek

Anboto 2012ko mai. 2a, 08:38
Mendatan hil zuten faxistek 1937ko apirilaren 29an, orain dela 75 urte. Otxandioko batailoko gudaria zen orduan haren familia gogoratu duen moduan, eta, harek gorazarrea egin diote Mendatan bertan

Mendatan hil zuten faxistek 1937ko apirilaren 29an, orain dela 75 urte. Otxandioko batailoko gudaria zen orduan haren familia gogoratu duen moduan, eta, harek gorazarrea egin diote  Mendatan bertan.

 

Zornotzako Boroa auzoko Biesko baserrian jaiotako Pedro Uriguenek 25 urte zituen hil zutenean. Halaxe gogoratu du familiak helarazitako oharrean. Hura ezagutu zuten lobek, eta, txikitatik haren argazkia jaiotetxeko salan ikusi ebenek gogoan hartu dute Uriguen. Omenaldi "xumea", baina, "hunkigarria" egin diote: Uriguen lurperatuta dagoen artearen alboan gurutzea jarri zuten haren argazkiagaz eta lore sorta bategaz. Osabari buruzko oroitzapenak aipatu ondoren, Eusko Gudariak abestu zuten, "orria pasatu orduko irakurri egin behar" dela gogoratuz: " Gure ondorengoek ere jakin dagoen Pedroren azken berbak gure aberriaren askatasunaren  aldekoak izan zirela. Ezin dugu ahaztu eta ez dugu ahaztu gura".\"\"

 

Agiriek diotenez, "Otxandioko bataloiak urtarriletik martxora bitartean Elgetan jardun zuen borrokan. Gero Akarregin (Markina). Martxoaren 31n, Durangoko bonbardaketan  gizonen bat galdu zuen",  Uriguenen familiak gogoratu duenez, , eta, "apiril amaieran markina-Lekeitio gunearen erretirada babestu zuen".

 

"Apirilaren 29an, Otxandioako bataloia Ajangizen erretiratu egin zen, 30 baja inguru eta hamarren bat hildako izan eta-gero, tartean, Luis Goiria kapitaina", azaldu dute Uriguenen senideek. Agirietan izenik agertzen ez den arren, lekukoen esanetan, hildakoen artean zegoen Pedro Uriguen ere, gogoratu dutenez: "Osaba zauriturik heldu omen zen Mendatara, bere guda-lagunak beherago hilda gelditu ziren. Hanka zaurituta, odoletan, eta zelan halan, errenka, arrastaka zihoala tiroz hil zuten faxistek. Ondoko baserriko aita-semeek lurperatu ei zuten, biharamunean, ezkutuan, faxisten beldurrez".

 

Begoña, Karmele, Mari Tere, Juanita, Maritxu eta Garbiñe lobek gorazarrean egin diote Mendatan, hil zutela 75 urte bete diren honetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!