Baserri hondakinen gaikako bilketa, abenduan martxan

Anboto 2010ko aza. 9a, 11:53
Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren lankidetzaz, \"Baserri Hondakinen Gaikako Bilketa\" proiektua martxan jarriko du azaroan Durangaldean.
Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren lankidetzaz, \"Baserri Hondakinen Gaikako Bilketa\" proiektua martxan jarriko du azaroan Durangaldean. Proiektu honen bidez, hondakin plastiko (Negutegikoak, silo eta silo bolatakoak), fitosanitario eta zoosanitarioak, eta artzain-kable elektrikoen pilak batuko dituzte. Hondakin fitosanitario eta zoosanitarioen kasuan parte hartu gura duten baserritarrei edukiontzi berezi bat emango diete. Bertan hondakinak gorde beharko dituzte bilketa egunean Diba kooperatibara eroan arte. Lehenengo bilketa abenduaren 13 eta 14an izango da; hortik aurrera, hiru hilabetero egingo dira. Artzain-kable elektrikoen pilak Diba Kooperatiban egongo den edukiontzi berezian utzi beharko dituzte urteko edozein egunetan. Eskualdean zehar plastiko bilketarako zenbait puntu ipini dituzte, eta azaroaren 24ean kamioia pasako da puntu guzti hauetatik plastikoak hartzera. Urtero bilketa bi egun egongo dira. Teknikari batek hondakin-ematea baieztatuko duen albaran bat emango die zerbitzuaren erabiltzaileei. Urkiola Landa Garapenerako Alkarteko gaikako bilketa proiektuan parte hartzea ez da derrigorrezkoa izango baserritarrentzat; hala eta guztiz ere, hondakinen kudeaketa derrigorrezkoa izango da eta baten batek ziurtatu beharko dio.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!