Akordioa lortuta, greba bertan behera utzi dute Bizkaibuseko langileek

Anboto 2014ko urr. 31a, 10:39

Aste osoan greba egin eta gero akordioa lortu dute sindikatuek eta Foru Aldundiak. Itunagaz lanpostu guztiak mantentzen direla nabarmendu dute. Urriaren 6an hasi ziren grebak egiten, eta gaur normaltasunez egingo dute lan autobus gidariek. 

Datorren hilean Bizkaibuseko zerbitzuan hainbat moldaketa egongo dira, eta sindikatuek 300 lanpostu ikusten zituzten arriskuan, horregatik ekin diete protestei. Foru Aldundiagaz atzo egindako batzarrean linea berri batzuk abiatu eta beste batzuk indartzeko konpromisoa hartu zuten aldundiko arduradunek, eta moldaketekin lanpostuak salbatuko direla uste dute.

UGT, ELA, CCOO, LAB eta LSB-USO sindikatuek bat egin dute eskari eta protestetan eta akordioa ere guztiek ikusi dute begi onez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!