Bizkaia bertsolariz eta bertsozalez josteko, prest txapelketa

Anboto 2014ko urr. 2a, 13:16

Bilbon aurkeztu dute gaur, abenduaren 20ra bitartean jokatuko duten Bizkaiko Bertsolari txapelketa. Urriaren 12an egingo dute txapelketako lehenengo saioa Galdakaon, eta abenduko finala orduko beste lau kanporaketa eta hiru finalaurreko jokatuko dituzte.

Azaroaren 2an Mallabiko Herriko frontoiak hartuko du laugarren kanporaketa saioa, eta Zornotzako Zelaieta zentroan jokatuko dute, azken finalaurrekoa.

Txapelketa honetan parte hartu ahal izateko txartela eskualdekako txapelketan lortu duten 30 bertsolarik abiatuko dute lehiaketa kanporaketa saioetan, eta finalaurrekoetarako gehituko zaizkie 2012ko txapelketako zazpi finalista. Besteak beste, Miren Amuriza Plaza, Aitor Bizkarra Ruiz, Beñat Ugartetxea Ostolaza, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Eneko Abasolo Txabarri, eta Gorka Lazkano Arrizubieta Durangaldeko bertsolariek hartuko dute txapelketan parte.

Bertsozale Elkarteak eskualdeak bertsogintzaren inguruan elkartuz egiten duen lanaren metafora legez, ‘josi’ berba hautatu dute 2014ko Bizkaiko Txapelketaren lelo bezala. “Bertsolariz eta bertsozalez josiko dugu Bizkaia”, adierazi dute aurkezpenean.

Saioetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eu helbidean daude eskuragai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!