Saltoki handien eragina aztertu dezaten eskaera

Anboto 2007ko mar. 14a, 15:50

Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako merkatari elkarteak guztiz kezkatuta daude sektoreko multinazionalen jarduera arautzeko Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen dekretuarekin. Horren harira, merkataritza-gune handien gaineko politika aldatu dezaten eskatu dute Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako 59 herritako merkatari txikien ordezkariek, EKA kontsumitzaile elkarteak, ELA, LAB, CCOO, UGT eta EHNE sindikatuek eta Eguzki eta Ekologistak Martxan taldeek.

Salatu dutenez, abenduan indarrean jarritako dekretuak “ez die batere  onik egiten ez merkatari txikiei, ez gizarteari, oro har”. Diotenez, “herrietako kaleak hustea ekarri dezake, espekulazioa bultzatuz eta lan-baldintzak okertuz”. Merkataritza gune handien eraginak aztertzeko eskatu die Jaurlaritzari, eta ez dezala “Bolkestein legeak dakarren liberalizazioa zaitzaki moduan erabili”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!