Bizkaiko Diputazioak diruz lagundutako Lanbide Heziketa ikastaroetarako izena emateko epea zabaldu du Durangaldeko Behargintzak.
Batetik, Gestio aplikazio informatikoa ikastaroa da, goi mailako modulua edo unibertsitate titulua dutenenetzako. Bestetik, galdaketa eta automozioan jarduteko ere ikastaro bana, eta, soldatzaile izateko beste bat ere egingo dira; lehen mailako edo erdi mailako heziketa zikloko formazioa behar da kasu horietan.
Langabetuei zuzendutako ikastaroak dira guztiak. Informazio gehiagorako: 94 623 25 22.