Bonuen kanpaina berriari ekingo diote gaur Berrizen

Anboto 2024ko api. 15a, 09:58

Gaur hasi da Berrizko 'Bizi Berriz Bonu Kanpaina' ekimenaren seigarren edizioa. Guztira, hamabost saltokik parte hartuko dute, eta 525 bonu jarriko dituzte salgai. Kanpaina maiatzaren 24ra arte luzatuko da. 

Herritar bakoitzak bi bonu erosi ahalko ditu, 30 eurotan; bonu horietako bakoitzak 45 euroko erosketa-balioa izango du. 

Atxikitu diren komertzioen zerrenda www.berriz.eus webgunean ikusi daiteke. Saltokien artean osagarriak eta zerbitzuak saltzeko guneak daude, baita estetikara eta osasunera bideratutakoak ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!