Umerri Eskola Aktiboak jardunaldiekin hasiko du bere 11. ikasturtea, zapatuan

Jone Guenetxea 2022ko ira. 16a, 10:30

Umerrik jardunaldiak antolatu ditu zapaturako, bere 11. ikasturtea hasteko.

"Jardunaldi hauen bitartez, gure esperientzia eta oinarriak partekatu gura ditugu hezkuntza arloan interesa duten guraso zein hezitzaileekin eta euren familiekin", azaldu dute Umerritik. Egun guztiko egitaraua prestatu dute. Berbaldiei dagokienez, Miguel de Castrok El juego con las condiciones de la educación creadora hitzaldia emango du. 12:00etan, Euskara eskolan mahai-ingurua egingo dute euskalgintzaren ikuspuntua eta Umerriren esperientzia partekatuta. Zorutik Guneak Zer da jolasa eta mugimendu askea berbaldia emango du, 12:30ean. Vega Martinek Asistencia a las relaciones hartuko du berbagai, 15:30ean.

Ekintzei dagokienez, Contakids, yoga familian, jolas librea naturan, natur ibilbide gidatua, ipuin kontalaria eta konfigurazio jolasa egongo dira. Izena eman behar da: labur.eus/umerrikojardunaldiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!